sábado, 9 de mayo de 2009

teknologia berriak eta lanak

Ikasten hasi ginenetik gauza asko aldatu dira, eta batez ere klaseko lanak egiteko modua.

Gaur egun ordenagailurik gabe ez dakigu lanik egiten, eta ordenagailuek aukera berriak ireki dizkigute. Honi buruzko hausnarketa txiki bat agertzen dizuet hurrengo bideoan.


multimedia ikasgaia



Ikaturte hontan zehar multimedia ikasgaia ematen egon naiz ikastetxe batean, eta BDH 4ko ikasleek egindako zenbait lan erakustea pentsatu dut.

Beste gauza asko eta oso interesgarriak egin dituzte, baina asko luzatuko zen, eta askotan beraiek agertzen zirenez, ez zait egokia iruditu.

Hala ere, eta bideo bukaeran jarri dudan bezala, mila esker guztiei lan hau egiteko baimena emateagarik eta egin duten lanagatik.

IPUINA



Euskarazko ipuin bat ildotzat hartuta, herrialde desberdinak nolabait elkartu nahi izan ditugu, gure bideoklipean kulturaniztasunari eskua luzatuz. Honetarako herrialde desberdinak elkartu ditugu lanean (Txina, Mexico, Frantzia eta Errusia) eta, esan bezala, ipuina lotura ildotzat izanda, herrialde bakoitzaren ezaugarriak azaleratu nahi izan ditugu.

Herrialde bakoitzaren berezitasunei dagozkien argazkiak bildu ditugu, iturri desberdinetara jo dugularik honetarako, eta bakoitzaren bandera, leku bereziren baten argazkia, bertako pertsona baten argazkia eta herrialde hortako musika propioa ere bildu ditugu. Hau guztia uztartzeko aukera izan dugu, herrialde bakoitzari bere lekua eta denbora eskeiniaz.

Gure lotura ildoa, euskarazko ipuina, ere plazaratu dugu eta, beraz, lortu ditugun ipuin kontalari euskaldunak herrialde horietako hizkuntzaren kutsua emanaz ipuina kontatzen jarri ditugu.

Egia esan, esperientzia aberatsa eta interesgarria izan dela esan nahi genuke, kulturaniztasunera zertxobait hurbilduz izugarri ondo pasa baitugu!

Itziar Ikazeta
Vero Manterola
Leire Vitoria